XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure urdin, Urdin da haren ustez (eta Urdin hori haren bizierako sentsazio berezi-berezi bati dagokiona); gure etxe, Etxe zaio; eta gure haizea, Haize.

Afasikoek letra handiz idatzi behar bide lituzkete gauzaki guztien izenak. .

Elkarrekiko ezertxo ere berdinik ez zeukaten banakotzat hartzen zituen eriak kolore-doiak....

Haren kosmo konkretuak ez zuen, beraz, guretzako eskuarki duen ideia-arrimu ezaguna.

Eriak ezin zituen gauzak berberatasunaren arabera baizik taxutu (313).

Eta aurreraxeago: eriak beti izenda zitzakeen gauzak; baina koloreak sekulan ez (321).

Ohar bekio irakurlea horri: GAUZAK BAI, KOLOREAK EZ.

Honetaraz gero, ohar pisu bat egin behar da afasiko hauei buruz: eri hauek ez dira gauza esakuntza funsgaberik esateko.

Areago: ez dira gauza ezta, entzunik ere, esakuntza funsgabe absurdurik birresateko ere! (ikus Goldstein, Essais, 327).

Esaten baldin bazaio, gonbarazio batez, zerua beltza da, eriak egiaren arabera erantzuten du: ilun dago.

Era berean jokatuko du ondoko hau entzutean: elurra beltza da.

Errealitateari ez datxezkon ezakuntza horiek ez ditu konprenitzen; ezin ditzake ez esan, ez agindupean birresan, ez pentsa.

Ezin dezake gauza absurdurik.

Hau ere oso inportantea da, eta garbiki erakusten du afasikoa ezin daitekeela abstrazioaren mailara igaro.

Sentidurik ez duen esakuntza bota ahal izateko, urrundu egin behar da egiatik eta errealitatetik, deslotu egin behar da inguruko baldintzetatik; eta afasikoa ez da hau egiteko gauza.